XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainera, beti egoten dira herri guztietan halako barrabas batzuk, gauean, iluntasunean gordeta, jendea oihuz eta zarataz ikara erazten dutenak.

Batzuek esaten dute, ume edo mutiko gaizto aurpegia daukatela, eta gorriz jantzita daudela.

Hortik dator, beharbada, prakagorri edo galtzagorri deitzea, herri batzuetan esaten dietenez.

Askok uste zuten, iratxoak orraztoki batean gordeta euki ditezkeela, eta orraztoki hori pisu baten gainean ipiniz gero, karga hori errazago eraman daitekela (probalariak idi probetan).

Iratxoak edo prakagorriak berez sartzen omen dira orraztokira, berau Donibane gauean mendian zabalik jartzen bada.

Baliteke kontu hutsak izatea; baina, hala ere, lehengo euskaldunek iratxoak ondo gogoan zeuzkaten, esaera zaharretan ere agertzen zaizkigulako.

Iratxoei buruz ere, direnik ez da sinetsi behar; baina ez direnik ez da esan behar.